euskalparkea
  Castellano
EUSKAL PARKEA
• Nor gara?
• Zerbitzuak
• Kontaktua
EROSKETA ZENTRALA
• Enpresetarako sarbidea
• Nola erregistratu
PRESTAKUNTZA KANALA
• Master bilatzailea
• Beka pertsonalizatuak
HIGIEZINEN KANALA
• Higiezinen gida
SEKTOREEN ARABERAKO BERRIAK
• Industria
• Nekazaritza-elikadura
• Azpiegiturak
• estrategia@net
• Finantza mundua
• Zerbitzuak
• Administrazioak
• Management-a
• Aisia eta negozioa
Honakoek egina:
Bilatzailea


BERRIAK


BIZKAISENIOR, 40 URTEZ GORAKO LANGABEENTZAKO BERARIAZKO LEHEN PROGRAMA


Euskal Parkea.com-ek idatzia, 2003/04/08an.



DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Sailak Bizkaisenior programa aurkeztu dute, 40 urtez gorako langabeentzako berariazko lehen programa. Programa hau zuzendaritza karguetan, erdi mailako aginte postuetan eta erantzukizuneko bestelako lanpostuetan lan esperientzia handia duten pertsonentzat prestatu da, zehazkiago.

Berrogei urtez gorako langabeak egoera larrian bizi dira, bestelako langabe kolektiboak bezala; alabaina, kasu honetan badira baldintza batzuk egoera areago okertzea eragiten dutenak: famili erantzukizunak, eskolako gastuak, hipotekak eta abar. Gainera, kontuan hartzekoa da prestakuntza eta esperientzia handiko profesionalak direla, ordainsari altuak irabazten zituztela eta langabeziaren esperientziatik igaro gabe zeudela; beraz, ohikoa da pertsona horien artean sinesgaiztasuna eta porrot sentimendua nagusitzea.

Ondorio horiek arintzeko, Bizkaisenior programak bi fase konbinatzen ditu: lehenengoak, langabeak motibatzea eta horien autoestimua berreskuratzea du helburu; eta, bigarrenak, parte-hartzaileek aurkeztutako autoenplegu ekimenen inguruan aholku ematea; bai eta ekimen horietarako dirulaguntzak ematea ere.

Bizkaisenior programak hiru hileko iraupena du. Lehen hamabost egunetan, 40 orduko ikastaro bat emango da, aurretik aipatutako metodologiari jarraituz. Gero, horrela nahi duten parte-hartzaileek bigarren fasean sartzeko aukera izango dute; bertan, aholku emango diegu, autoenplegu ekimen baterako bideragarritasun plan bat egiteko. Ondoren, ideia hori oinarri hartuta, mikroenpresa bat jarriko dute abian; horretarako ere DEMAk aholku emango die, bai eta 6.010 € bitarteko laguntza ekonomikoa ere.

Bizkaisenior programaren 1. deialdia apirilaren 30era arte egongo da zabalik, eta interesa dutenek DEMAko bulegoetan bete beharko dituzte eskaerak.



<< ITZULI 
 
© Copyright 2002 Grupo e-life Consultores S.A.                             2002 © DEMA
Buscador de Pisos |Buscador empresas Pais Vasco |Buscador de Masters, cursos y Becas |Buscador empresas Cantabria| Buscador Hispano
Buscador pisos, inmobiliarias y casas
| Abogados, quejas, demandas y reclamaciones | Hipotecas | Buscador de Oposiciones y Cursos